kultura

Sistiagaren marrazkiak, irudi erotikoetan oinarrituta

2007ko urtarrilaren 30a
18:25
Entzun
Jose Antonio Sistiaga donostiar artistak (1932) 24 marrazkiz osatutako erakusketa zabalik du Donostian, Koldo Mitxelenan. Hain zuzen, irudi erotikoetan oinarritutako 24 marrazki dira, "inprobisatutakoak", azkeneko 15-20 urteetan eginak.

Artistak gaur prentsaurrekoan esan duenez, marraztean ez zuen begiratu ere egiten papera, begiak modeloengan iltzatuak zituelako. "Azkar egindako lanak dira. Saioko 40-60 marrazki egiten nituen, segidan, eta azkenean bizpahiru aukeratzen nituen", adierazi du Sistiagak.

Erakusketa martxoaren 24ra arte egongo da, eta marrazkiei buruzko katalogoa ere egin dute, Jasone Osoro (euskaraz), Miguel Sanchez Ostizen (gazteleraz) eta Dominique Noguez (frantsesez) testuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.