Europan egingo dituen hiru kontzertuetako bat emango du Sonny Rollins saxofoi jotzaile handiak, gaur, Gasteizen. Modu horretan, ospe eta izen handiko jazz musikari batekin itxiko du aurtengo ekitaldia jazzaldiak. 81 urterekin eta musikari ibilbide luze baten ondoren, oraindik sasoiko dago Sonny Rollins, jazz instrumental disko onenarentzako (Road Shows, Vol. 2) eta jazz inprobisatutako solo onenaren Grammy sarietarako proposamenek adierazten duten bezala.
Aurretik, arratsaldean, Ibrahim Maalouf tronpetista libanoarra ariko da Principal antzokian, XXI. mendeko jazza zikloaren barruan.
Sonny Rollinsen emanaldiarekin amaituko da gaur Gasteizko Jazzaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu