Kultura

Sormenaz hizketan

Unai Iturriagaren eta Asisko Urmenetaren arteko solasaldia argitaratuko du bihar BERRIAk. Sortze prozesuari buruzko beste hiru elkarrizketa aterako ditu egunkariak larunbatera artean.

2009ko irailaren 1a
16:22
Entzun
Bihartik hasi eta larunbata bitarte, sortzaileei eginiko elkarrizketak eskainiko ditu BERRIA egunkariko Kultura sailak. Bihar Unai Iturriaga bertsolariaren (Durango, Bizkaia, 1974) eta Asisko Urmeneta marrazkilariaren (Iruñea, 1975) txanda izango da.

Marrazkigintza eta bertsolaritza bi mundu ezberdin izan arren, sarri gurutzatu dira biak. "Plazara ateratzen garen gizonak gurutzatu egiten garelako", dio Iturriagak. Baina asko dira lotzen dituen zubiak; horietako bat da sortzaileak izatea.

Publikoaren harrerak duen garrantzia, emaitzak izateko atzean dagoen lana... izango dute hizpide, baita dirua irabazteko edo plazerra lortzeko sormenaren artean dagoen aldea ere. Izan ere, sarri ofizioa eta afizioa ez dira bat etortzen. "Dirua etortzen ez den lekuetan jartzen ditut denbora, dedikazioa, ilusioa eta ametsak", aitortu du Urmenetak.



Hurrengo elkarrizketak

Osteguna. Laura Mintegi (idazlea) eta Txuma Murugarren (musikaria).

Ostirala. Uxue Alberdi (idazle eta bertsolaria) eta Xabi Fernandez (musikaria).

Larunbata. Koldobika Jauregi (artista) eta Telmo Esnal (zinemagilea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.