Iruña-Veleiako aztarnategiko ustezko iruzurra argitzeko ikerketa sakonagoak eskatzen ditu Sos Iruña-Veleia elkarteak, hain zuzen ere, faltsutzat jo ziren ostrakak egiazkoak direla erakusten duten froga dezente daudela iritzita. Ikerketa sakonago hori eskatzeko sinadura bilketa abiatu zuen iazko urriaren 9an, eta jasotakoak gaur eraman ditu Arabako Diputaziora, guztira 2.132.
Arabako Diputazioa da aztarnategiaren kudeatzaile nagusia, eta faltsutzat jo ditu Eliseo Gilek gidatutako Lurmen arkeologia taldeak aurkeztutako hainbat ostraka. Ondorioz, Gilen enpresari kendu egin dio aztarnategiaren ardura eta Julio Nuñez EHUko irakasleak gidatutako talde baten esku utzi du. Sos Iruña-Veleia elkartearen arabera, Nuñezen gidaritzapean ari den taldeak aztarnategiko zenbait gune hondatu egin ditu.
Kultura
Sos Iruña-Veleiak bi milatik gora sinadura batu ditu ikerketa sakonagoa eskatzeko
Gaur eraman ditu Arabako Diputaziora. Plataforma horren iduriko ez dago argi Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian iruzurra gertatu ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu