Emakumezko aktore onenaren saria Yordanka Ariosak jaso du Agusti Villarongaren El rey de la Habana filmean eginiko lanagatik, eta gizonezko aktore onenaren saria ex-aequo jaso dute Truman filmeko bi aktoreek: Ricardo Darinek eta Javier Camarak.
Sail Ofizialeko epaimahaiak Sari Berezi bat eman dio Lucile Hadzihalilovicen Evolution filmari.
Bestalde, Evolution filmaren argazkia eta 21 nuits avec Pattie-ren gidoia saritu ditu, eta aipamen berezia egin dio Federico Veirojen El apóstata-ri.