Egunotan bolo-bolo eta hitzetik hortzera zurrumurruka ibili ondoren, gaur Italiako www.rockol.it webguneak baieztatu du albistea: Bruce Springsteen musikari estatubatuarrak Bilbon joko du heldu den uztailaren 26an. Hala, Euskal Herrira berriz etorriko da, iaz Donostian eta duela bi urte Barakaldon (Bizkaia) jotzen aritu baitzen. Halere, Get In enpresa sustatzaileak ez du oraindik zehaztu kontzertua non izango den, baina baliteke San Mamesen izatea.
The Boss (Nagusia) gisa ezaguna den kantariak Working On A dream bere azken lana aurkeztuko die zaleei, eta bere ibilbide luzeko hamaika kantu ere joko ditu.
Iaz Euskal Herrira etorri zenean milaka zale bildu zituen Donostiako Anoeta belodromoan. 2007an Barakaldoko BECen izan zen, jende andana bilduz.
Bestalde, AC/DC taldeari dagokionez, eta oraindik baieztatuta ez dagoen arren, iturri batzuek iradoki dute balitekeela Bizkaian bigarren kontzertu bat ematea. Iturri horiei jarraiki, San Mamesen zuzenean joko luke, datorren ekainean.
Musika
Springsteenek uztailaren 26an Bilbon joko duela baieztatu dute
Italiako rock webgune batek baieztatu du berria, baina Get In enpresa sustatzaileak ez du oraindik zehaztu kontzertua non izango den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu