BIGARREN GERTA-LEKUA
(Jan-gela ta egon lekua dalakoa. Biedermann zutik ginballa ta abrigoa jarriak dituala; galtzarbean kartera dauka ta kafea artzen ari da, barruan dagon norbaitekin izketan ariko bai litz.)
BIEDERMANN: Azkeneko aldiz: ez dala su-emaillerik!
BABETTE: Eta nolatan dakizu hori?
BIEDERMANN: Berari galdegin diodalako... Zer bada? Ez al diteke gure errialde hontan beste gogoetarik izan? Zoratzeko diñakoa da! Beti zuen su-emailleak dirala-ta!... Su-emailleak emen, suemailleak an! (Babette sartzen da esne-txarrotxo bat dakarkila.) Zoratzeko diñakoa da.
BABETTE: Ez niri oiurik egin!
BIEDERMANN: Ez dizut zuri oiu egiten, Babette. Guziontzat ari nazu. (Babette'k esnea serbitzen dio.) Joan bear dut. (Esnea edanez.) Diranak eta ez diranak su-emailletzat artzen ba ditugu, nora goaz bide hortatik?... Uste ona izan bear dugu, ta ez beti gaizki pentsa.
(Esku-muturreko ordulariari begiratuaz.)
BABETTE: Zu onegia zaitugu, Plazido, ta ni ez nator bat zurekin. Biotzbera zera, ta ni bitartean lo ezin arturik egon naiz gau guzian. Gosaltzen emango diot, nola nai ere, baiñan gero kalera botako dut.
BIEDERMANN: Egizu nai bezela!
BABETTE: Modu onez bai, aditzen?, asarretu gabe baiñan kalera botako dut.
BIEDERMANN: Ondo dago. (Katillua usturik utziaz.) Abogadua ikustera joan bear dut.
ANTZERKIA (ZATIA)
Jatorrizko hizkuntza: alemana.
Jatorrizko izenburua: Biedermann und die Brandstifter.
Itzultzailea: Antonio Maria Labaien.
Argitaratzailea: Egan aldizkaria, 1/6 1966.
Aurkezpena: Aurten bete dira ehun urte Max Frisch jaio zenetik. Nazionalsozialismoak Alemanian izan zuen onarpenaren eta zabalkundearen metaforatzat jo izan da haren Biedermann und die Brandstifter antzerki lana.
Literatura. Pasarte hautatua. Max Frisch
'Su-emailleak'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu