Ikusmira handia piztu du Carmen Gisasolaren Gaur zortzi (Alberdania) lehendabiziko eleberriaren aurkezpenak. Ama baten gogoetak dauzka abiapuntutzat kontakizunak, zeini alabak etxetik ihes egin dion erakunde armatu batean militatzeko. Argi utzi nahi izan du egileak, askori gertaerak oso errealak gerta badakizkioke ere, ez dela "lan autobiografiko bat". Era berean, "elkarbizitzarako apustu" moduan definitu du bere nobela.
Izan ere, borroka armatuaren aldeko hautua egiten duten pertsonen senideen bizipenak dira lan honen abiapuntua. "Iraganeko sufrimendua aztertu gabe ez dago geroa eraikitzerik", idazlearen esanetan. Kazetarien galdera zaparradari erantzunez, argi adierazi du lan hau ez dela "inongo kolektiborentzako mezua, elkarbizitzari eginiko ekarpena baizik".