Sukarrieta kultur ondare izendatu izanaren kontra helegitea jarri du diputazioak

Bizkaiko Aldundiak ezingo du Urdaibaiko Guggenheim han eraiki, geroan proiektuari berriz heltzen badio

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarriko du Eusko Jaurlaritzak Sukarrietan (Bizkaia) dagoen eraikin multzoa kultur ondasun izendatzeko hartutako erabakiaren kontra. Ricardo Bastidak 1925ean Sukarrietan altxaturiko eraikin multzoa kultur ondare izendatzea erabaki zuen Jaurlaritzak apirilaren hasieran. Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartu zuen, kultur ondasun eta monumentuen atalean. Erabaki horren arabera, eta Auzitegiak Diputazioaren errekurtsoa onartuko ez balu, ezingo litzateke han eraiki Urdaibaiko Guggenheim museoa, ez orain eta ez etorkizunean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.