Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak joan den martxoan hasi zuen Sukarrietako udalekuetako eraikinak (Bizkaia) kultur ondare izendatzeko prozedura. Bizkaiko Foru Aldundiak babes hori indargabetzeko eskatu zion EAEko Auzitegi Nagusiari, eraikin horiek dauden lekuan Guggenheim berria eraiki ahal izateko. Auzitegiak, ordea, uko egin dio Jaularitzaren erabakia bertan behera uzteari. Beraz, eraikinen babeserako prozedurak aurrera jarraituko du. Epailearen iritziz, Guggenheim patronatuak ordezkatzen dituen interesak pribatuak dira, eta ez datoz bat interes orokorrarekin.
Ez dago argi Guggenheim eraikiko den ala ez, horregatik, eraikinen egoera mantentzea «lehentasuna» dela adierazi du Auzitegi Nagusiak, «behin betiko erabaki bat hartu baino lehen». Bestela, aldaketa kultur ondarearen babeserako «atzerabiderik gabea» izango litzateke. Udalekuetako eraikinez gain, inguruko lurrak ere babesten ditu mugaketak.
Sukarrietako eraikinen babesa ez du atzera bota EAEko Auzitegi Nagusiak
Eusko Jaurlaritzak hasitako prozedura indargabetu nahi zuen Bizkaiko Aldundiak, Guggenheim egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu