kultura

Tabakalera, zuzendari bila

Bihar hasiko dute arduraduna izateko prozesua. PSEk dio proiektuak egun ez duela ilusiorik sortzen.

2012ko urtarrilaren 31
18:02
Entzun

Tabakalera Donostiako kultur zentroa zuzendaririk gabe dago, eta Administrazio Kontseiluak bihar hasiko du hura lortzeko prozesua, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak jakinarazi duenez. Kudeatzailea ere hartu nahi dute.

Proiektua berriro definitzen ari dira, murrizketa ekonomikoengatik apaldu egin behar izan zutelako, "baina aurrera aterako da", adierazi du alkateak. "Garbi dago Tabakalerak kultur erreferentzia izan behar duela", aipatu du, baina ez du lotu 2016ko Europako Kultur Hiriburu egitasmoarekin bakarrik.

Miren Azkarate EAJko zinegotzia kezkatuta azaldu da Tabakalera izaten ari den gora-beherekin. "Garai berrietara egokitu beharko duen arren, funtsezko proiektua izaten jarraitzen du".

Marisol Garmedia PSE-EEko hautetsiak adierazi du Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dutela gaia behar bezala hartu. "Ondorioz, zentroko taldea motibaziorik gabe dago, era egitasmoak herritarren artean ez du ilusiorik sortzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.