Kultura

Tabakaleran Arkitektura Lehiaketara aurkezturiko proiektuak daude ikusgai

2009ko otsailaren 20a
19:36
Entzun
Martxoak 13ra arte Donostiako Tabakaleran Berritze Arkitektonikorako Lehiaketara aurkezturiko 60 proiektuak ikusi ahal izango dira. Guztira 480 panel dira, irudi, plano eta azalpen testuekin hornituak. Kontsulta areto hori 17:30etik 20:30era bisitatu ahal izango da. Sarrera doakoa da.

Tabakalerako Arkitektura Lehiaketa Bartzelonako Jon eta Naiara Montero arkitektoek irabazi zuten. Euren proiektuaz gain, bestelako arkitektoen lanak ere ikusi ahal izango dira.

Tabakalerak 2008ko ekainaren 27an eraikinaren Berritze Arkitektonikorako Nazioarteko Lehiaketa deitu zuen, Donostiako antzinako tabako fabrika Ikusizko Kulturan espezializatutako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatzeko xedearekin.

Izaera irekia zuen lehiaketak bi fase izan zituen. Lehenengoan, 110 taldek eman zuten lehiaketan parte hartzeko izena. Horietatik 61 taldek euren proiektu proposamenak aurkeztu zituzten irailaren amaiera. Azaroaren erdialdera, lehiaketako epaimahaiak finalista izateko hiru talde proposatu zituen: Bartzelonako SOB Arquitectos, Donostiako VAUMM Arkitektura eta Hirigintza, eta Jon eta Naiara Montero –irabazleak-.

Bigarren fasean, hiru talde finalistek hilabete inguruko epea izan zuten euren proposamenetan epaimahaiak planteatutako zenbait arazori irtenbidea emateko. Azkenik, joan den abenduaren 12an, epaimahaiak bere iritzia eman ostean, KGNZko Administrazio Kontseiluak Jon eta Naiara Monterok osatutako taldeari eman zion lehen saria, 3 en raya izendatutako proiektuagatik.

Behin Lehiaketa esleituta, joan den urtarrilaren 29an kontratua sinatu zuten eta gaur egun Exekuzio Proiektua erredaktatzen ari dira arkitektoak. Horretarako bederatzi hilabeteko epea izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.