Tapiesen erakusketa zabala ireki dute Madrilen
ARTEA. Antoni Tapiesek 60ko eta 70eko hamarkadetan egindako lan hautatuak jasotzen dituen erakusketa zabala ireki dute Madrilgo Elvira Gonzalez galerian. Formatu handiko lanak dira gehienak, teknika bat baino gehiago nahasiz eginak. 1923an jaio zen Tapies, Bartzelonan, eta, galeriako arduradunek adierazi dutenez, 60ko eta 70eko hamarkadetan sendotu zuen bere estilorik pertsonalena. Garai hartan piztu zitzaion erabiltzen zituen materialen ehunduren inguruko interesa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu