Tempelhof aireportuari bere agurra eman dio Begoña Zubero argazkilariak

Berlingo eraikin historikoaren irudiek osaturiko liburua aurkeztuko du Artium museoan, gaur

Erredakzioa
Gasteiz
2009ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Berlingo Tempelhof aireportua iaz itxi zuten. Ez zen edozein aireportu. Begoña Zubero argazkilariaren iritziz, «Europaren azken mendeko historia astindu duten gertakari guztien ondoren zutik dirauten eraikin guztien artean, Berlingo Tempelhof aireportua nabarmendu da, diseinuaren edertasun eta bakantasunagatik ez ezik, hiriaren sinbolo eta une historikoen gertaleku izateagatik». Aireportuari ateratako argazkiak Tempelhof (Exit) liburuan bildu ditu Zuberok, eta gaur Gasteizko Artium museoan aurkeztuko du, 20:00etan.

Tempelhof ixtearen alde bozkatu zuten Berlingo bizilagunek iaz, herri galdeketan. Berlingo aireporturik zaharrena zen, eta 1948tik 1949ra Sobiet Batasunaren blokeoa gainditzeko aireko zubiaren helmuga izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.