MUSIKA

The Black Keys nagusi Grammy sarietan

Mumford & Sonsen 'Babel' izendatu dute iazko diskorik onena.

2013ko otsailaren 11
11:13
Entzun

55. Grammy sariak banatu dituzte bart gauean Los Angelesen, eta The Black Keys taldeak irabazi du sari gehien: urrezko lau Grammy. Rock disko onenari (El Camino), rock abesti onenari (Lonely Boy), rock emanaldi onenari eta ekoizle onenari (Dan Auerbach) emandako sariak eraman ditu taldeak.

Mumford & Sons talde ingelesaren Babel izendatu dute iazko diskorik onena. Horrez gain, bideo luzerik onenaren saria ere eskuratu dute (Big Easy Express abestiarengatik).

Hiruna Grammy lortu dituzte Gotye, Skrillex, Jay-Z eta Kanye Westek; Frank Ocean, Chick Corea, Esperanza Spalding, Matt Redman eta FUNek, berriz, bina. Hain justu, FUNek irabazi du urteko abesti onenari saria, We Are Young kantari esker.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.