BBB Live jaialdiak beste hiru izen gehitu dizkio uztailaren 12tik 14ra Bilbon egingo den festibalaren zerrendari: The Kooks, Glasvegas eta Warpaint. Baina Klaxons taldeak ez du joko Bilbon, iragarrita bazegoen ere. Taldeak uztailean grabatuko du disko berria, eta bertan behera utzi ditu udako kontzertu guztiak.
Bestalde, antolatzaileek iragarri dute aurten hiru agertoki izango dituela jaialdiak. Orain arte bi talde nagusi iragarri dituzte: The Cure (12rako) eta Radiohead (13).
The Kooks, Glasvegas eta Warpaint taldeak BBK Liven izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu