Coldplay, Amy Winehouse, The Black Crowes eta abarri beste sei talde batu zaizkie Bilboko BBK Live jaialdirako. The Mars Volta talde estatubatuarra uztailaren 8an izango da Bilbon. Omar Rodriguez-Lopez multinstrumentistak eta Cedric Bixler-Zavala kantariak osaturiko taldeak—At The Drive-In taldean aritu ziren biak aurrez— rock progresiboa eta esperimentazioa uztartzen du, eta oso estimatua dakritikari eta zaleen artean. Estudioko sei lan dituzte argitaraturik. Octahedron da orain arteko azkena (2009).
Egun berean ariko da Zarama Santurtziko taldea ere. Duela bi urte itzuli zen oholtza gainera Roberto Mosok gidaturiko taldea, 15 urtez geldi egon ostean. 2009an Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertua zuenean grabatu eta argitara eman zuen.
Vetusta Morla Madrilgo taldea eta Noisettes Londreskoa —Motown eta 60ko hamarkadetako soinuaren eragina duen indie-pop taldea— uztailaren 8an ariko dira. 2009an Kobetamendin izan ziren madrildarrak, ezagun egiten hasi berritan.
Neon Trees talde indie estatubatuarra uztailaren 7an ariko da, eta Seasick Steve Kaliforniako (AEB) bluesman beteranoa, uztailaren 9an.
The Mars Volta eta Zarama ere Bilboko BBK Liven ariko dira
Vetusta Morla, Seasick Steve, Noisettes eta Neon Trees dira antolakuntzak baieztatu dituen beste taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu