Musika

The Stranglers eta Marah Azkena Rocken izango dira

Musika jaialdia ekainaren 20an eta 21ean egingo da Gasteizen

Jean-Jacques Burnel The Stranglers taldeko baxu-jotzailea. DANIEL KARMANN
mikel lizarralde
2014ko maiatzaren 29a
08:25
Entzun

Azkena Rock jaialdiak itxi du dagoeneko 13. ekitaldiko kartela. Gaur jakinarazi dute antolatzaileek The Stranglers eta Marah gehitu zaizkiola egitarauari, eta horiekin batera The Temperance Movement ere ariko dela jaialdian J Roddy Walston and The Businessen ordez.

The Stranglers talde ingelesa punkaren eta after-punkaren erreferentzia nagusietakoa da eta talde barruan izan dituen aldaketa eta gorabeherak gaindituz ia 40 urte daramatza diskoak grabatzen eta zuzenean jotzen. Punkaren abiatu zen taldea 70eko hamarkadaren erdialdean, baina batik bat 80ko hamarkadaren hasieran bestelako estiloak jorratzen ere hasi zen: rock gotikoa, psikodelia, popa... Bereak dira, rock britainiarraren barruan azkeneko urteetan egin diren kantu ezagun asko: Golden Brown, Peaches, No More Heroes, European Female, Strange Little Girl... Orain dela gutxi Donostian izan zen taldea jotzen.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=d7R7q1lSZfs[/youtube]

AEBetako Marah taldeak, berriz, sustraidun rockari lotutako bidea egin du. Hain zuzen ere, bere azkeneko diskoa, Mountain Minstresly of Pennsylvanya, XIX. mende amaierako eta XX.eko hasierako kantuetan oinarrituta dago.

[youtube]http://youtu.be/datP8crslmI[/youtube]

The Temperance Movement Londres eta Glasgow (Eskozia) artean mugitzen den banda da, eta bluesa, soula, folka eta rock-and-rolla aipatzen ditu bere oinarrien artean. Erreferentziak ere taldekideek eman dituzte: Dawes, Band of Skulls, Midlake, Pixies...

Bestalde, Azkena Rockek hirugarren agertoki bat gehitu dio jaialdiari. Bertan izango dira Attikus Finch, Bourbon, The Midnight Travellers, Vucaque, The Soulbreaker Company, Niño y Pistola, Arenna eta Bluenaticos.

Azkena Rockeko egitaraua horrela gelditu da.

Ostirala 20

Scorpions
The Stranglers
Seasick Steve
Unida
Marah
Turbowolf
Hudson Taylor
Monster Truck
Bombus
13 Left to Die
Attikus Finch
Bourbon
The Midnight Travellers
Vucaque

Larunbata 21

Blondie
Violent Femmes
Wolfmother
Joe Bonamassa
The Strypers
Deap Vally
Kadavar
The Temperance Movement
Royal Thunder
Niña Coyote eta Chico Tornado
The Soulbreaker Company
Niño y Pistola
Arenna
Bluenaticos

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.