DONOSTIAKO ZINEMALDIA

'The tree of live' eta 'Jodaeiye Nadet az Simin', Zabaltegiko perlak

'Zabaltegi-perlak' sailak uneko nazioarteko film hoberenetakoak bilduko ditu, Zinemaldiari distira emateko.

2011ko abuztuaren 1a
18:20
Entzun

Aurtengo zinemaldian Berlingo eta Canneseko film garaileak ikusi ahal izango dira. Terrence Malick-en The tree of live eta Asghar Farhadi zuzendari iraniarraren Jodaeiye Nader az Simin (Nadir eta Simin, banaketa bat) izango dira perla berezi horiek.

Baina beste film ezagun asko ere izango dira, nazioartean une honetan dauden film esanguratsuenetakoak izango baitira ikusgai. Esaterako, Michel Hazanavicius zuzendari frantziarraren The artist  filmak ere Canneseko jaialdian aktore onenaren saria eraman baitzuen.

Horiez gain, honakoak ikusteko aukera ere izango da: Nicolas Widing Refn-en Drive, Cannesen zuzendari onenaren saria eraman zuena;  Et maintenant on va où? Nadine Labaki-rena; Le Havre, Aki Kaurismäki finlandiarrarena; Martha Marcy May Marlene, Sean Durkin zuzendariarena; Pina, Wim Wenders-en zuzendaritzapean; eta Tyrannosaur, Paddy Considine-ren film britaniarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.