Herbehereetako hauteskundeak baino egun batzuk lehenago hil zuten Fortuyn, eskuin populistaren hautagaia. Abenduaren 12an Internet bidez estreinatu behar zuen Van Goghek film hori.
Nolanahi ere, bere aurreko filmak, Submission izenekoak, zalaparta handia piztu zuen. Islamak emakumeei indarkeria pairarazten diela zen lan horren tesia, eta zenbait mugimendu islamistek oso gaizki hartu zuten. Van Goghek heriotza mehatxuak jaso izan zituen.
Ustezko hiltzailearen eta Poliziaren artean tiroketa gertatu da, eta susmagarria zein polizia bat erietxean daude.
Hilketa
Theo Van Gogh zinema zuzendaria hil dute tiroka Amsterdamen
Gaur goizean tirokatu dute Van Gogh, eta Herberehetako Poliziak jakinarazi duenez, gizonezko bat atxilotu dute hilketa gertatu den lekuan, harekin tiroketa izan ostean. Van Gogh zinemagile ezaguna da Herberehetan, besteak beste, Islamaren izenean emakumeek pairatzen duten indarkeria salatzen duen film bat egin zuelako. Film hark eztabaida piztu zuen, eta heriotza mehatxuak ere jaso zituen zuzendariak. Orain, 2002ko maiatzean tiroka hil zuten Pim Fortuyn politikari eskuindarrari buruzko film bat estreinatu behar zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu