«Bigarren gaztaro» gisa definitu du Stuart Staples abeslariak Tindersticksen honako hau. 90eko hamarkadan ganberako pop malenkoniatsuaren ikur nagusia bihurtu zen taldea, baina belaunaldi batentzat ezinbesteko klasiko bihurtu diren hiru disko grabatu ondoren —Tindersticks, Tindersticks II eta Curtains—, bide berrietara ireki nahiak —Simple Pleasures, Can Our Love— eta kide aldaketek nolabaiteko linbo batean utzi zuten taldea. Taldearen desagertzeari buruzko zurrumurruak ere zabaldu ziren XXI. mendeko lehen hamarkadaren erdialdean, batik bat Staplesek bakarkako bideari ere heldu zionean.
Nolanahi ere, indarberrituta eta beste sonoritate batekin itzuli da taldea azken urteotan. Martxoan, Donostian, Viktoria Eugenian, aurkeztu zuen taldeak bere azkeneko diskoa, The Something Rain, eta gaur bueltan dator Euskal Herrira, Bilboko Kafe Antzokira.
Tindersticks taldeak Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du azken diskoa
Ingalaterrako taldeak Donostian estreinatu zituen 'The Something Rain' laneko kantuak udaberrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu