Tomas Transtromer gaur hil da, Svenska Dabgladet egunkariak jakinarazi duenez. 1990ean garun-isuria izan zuenetik hitz egiteko arazoak zituen; ez ordea, idazteko.
2011n Literaturako Nobel saria eman ziotenean, bere lanak "errealitaterako bestelako sarbide bat" eskaintzen zuela aipatu zuten.
Haren lan poetikoa euskaratu zuen Juan Mari Agirreurretak Bizientzat eta hilentzat (poema guztiak, 1954-2004) liburuan (Elkar).