Donostiako Zinemaldiaren 61. ekitaldiko Sail Ofiziala —eta, horrekin batera, jaialdia bera— iragarriko duen kartela aurkeztu dute gaur antolatzaileek, eta baita jaialdiaren gainerako sailetakoak ere: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi, Savage Cinema eta bi atzera begirakoak: Nagisa Oshima eta Animatopia.
Sail Ofiziala eta jaialdia iragarriko dituen kartela Toni Pontik diseinatu du. “Itxuraz, Zinemaldiaren barruraino eramango gintuzkeen ibilbidearen tankerako labirintoa da”, azaldu du egileak, “edota gaur egun zinema egiteak daukan zailtasunaren metafora”. Beste hainbat interpretazio ere ametitzen ditu, ikuslearen begia irudikatzen duela dioena esate baterako.
Irailaren 20tik 28ra egingo da aurten jaialdia, eta iazko ekitaldiak izan zuen arrakasta berritu nahi dute antolatzaileek, Jose Luis Rebordinosek, jaialdiaren zuzendariak, azaldu duenez. "Ilusioaren, elkarrizketaren eta debatearen aldeko beste apustua izango da".