KULTURA

Traineru berean eta musikaz blai, Donostia 2016 jomuga

Ofizialki Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatu dutela ospatzeko, argazkia erraldoia atera dute herritar, eragile eta agintariek; eta horrela abian jarri dute Olatu Talka jaialdia.  [YouTube]http://youtu.be/xrkxBz0R9tU[/YouTube]

2012ko maiatzaren 11
16:34
Entzun

Donostiako Nautikoa izan da Donostia, ofizialki, Europako Kultur Hiriburu izendatu dutela ospatzeko jai eremua. Bertan izan dira Juan Karlos Izagirre hiriburuko alkate, Ikerne Badiola Kultura diputatua, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Donostia 2016 bulegoko Eva Salaberria eta Santi Eraso.

Donostia 2016 proiektua osatzen dutenek argazki erraldoia atera dute; Nautikoan elkartu diren herritar, eragile eta agintariekin. Izagirrek herritar guztiak zoriondu ditu eta hiri nahiz lurraldearentzat “aukera paregabea” dela nabarmendu du. “Parte hartzea ardatz” duen proiektua dela esan du eta “batasunaren adibide garbia” dela zehaztu.

Famili argazkiarekin abian jarri da Olatu Talka jaialdia. Han eta hemen hamaika ekitaldi egingo dira; zuzeneko musika emanaldiekin hasiko da festa 18:0etatik aurrera. 

"Denok traineru berean"

Badiolak ofizialtasunak “lanari gogor ekiteko garaia” abiarazi duela azaldu du. Donostia 2016 egitasmoa, gainera, krisi bete-betean harrapatu arren, “estuasuna aukera egiteko” deia luzatu du Kultura diputatuak. Gipuzkoako eta Euskal Herriko proiektua dela nabarmendu du, "denok traineru berean, arraunak tinko, helmuga gure bandera delarik”.

Herritar guztiek, “erantzukin handia” dutela erantsi du Blanca Urgell Kultura sailburuak. Urgellek, gainera, ametsa egia bihurtzen lagundu duten bi ordezkari nabarmendu ditu: Odon Elorza eta Santi Eraso. Eraso Donostia 2016ko kultura aholkulariaren hitzetan, “fikziotik” errealitatera igaro da Europako Kultura Hiriburua izatea

Aurpegi ezagunak

Eragile, agintari eta herritar ugari bildu dira ospakizunean. Kepa Korta, plan estrategikoko zuzendaria; Mikel Mate, Udal Musika Eskolako zuzendaria; Kutxako ordezkariak; Hegalak Fundazioa; Gorka Ramoneda, GBCko presidentea; Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria; eta Vicente Zaragueta, Aquariumeko presidentea. Baita Felipe Juaristi Euskadi Irratiko zuzendariaIñigo Arbiza ONCE Euskadiko komunikazio arduradunaTxema Garai Vasco de Camping elkarteko burua .

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.