Transexualen film bat zentsuratu du Thailandiak
ZINEMA. Tanwarin Sukkapasit zinemagile thailandiarraren Insects in the Backyard filma zentsuratu du Thailandiako Gobernuak. «Pornografikotzat» eta «moralgabetzat» jo du Kultura Ministerioak, eta 33.000 dolarreko isuna (filmaren aurrekontuaren bikoitza) jarriko dio areto komertzialetan jarriz gero. Sukkapasit gizonezkoaren gorputzarekin jaio zen duela 37 urte, baina emakume sentitzen da txikitatik. Filma erdi autobiografikoa da, eta seme bi dituen aita ezkongabe transexual baten istorioa kontatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu