Travellin' Brothers Big Band eta Triz3ps Donostiako Jazzaldian ariko dira

Euskal Herriko 34 taldek parte hartuko dute Donostiako jaialdian, aurreko urteetan baino gehiagok

Triz3ps jazz taldeko sortzaile Javi P3Z, Oriol Flores eta Alberto Boschekin. TRIZ3PS.
Ane Urrutikoetxea.
Donostia
2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Euskal Herriko jazz taldeek parte hartze zabala izango dute Donostiako Heineken Jazzaldian. 34 euskal taldek joko dute Kursaal auditoriumean, Trinitate plazan, Viktoria Eugenia antzokian eta San Telmo museoan. Ekainaren 19tik 23ra bitartean ikusi ahal izango dira.

Jazz Band Ballek emango dio hasiera jaialdiari. Bertan izango da Travellin' Brothers Big Band Bizkaiko taldea, eta, haiekin batera, Triz3ps eta Nevermind Trio, Julen Izarrarekin.

Nevermind Triok diskoa argitaratu zuen iaz, eta horregatik aukeratu dute Jazzaldirako, The Hot Wok, Natalia Calderon Quartet, Gabacho Connection eta RS Factor taldeekin batera. Bestalde, Et Incarnatus orkestrak Antony and the Johnsons taldearekin parte hartuko du, eta Hasier Oleaga eta Cantus Caterva musikariek An Evening with Two Pianos kontzertuan joko dute.

Horrez gain, Jazzaldian izango dira Kike Mora Quartet, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Big Band, Jonathan Hurtado, Javier Lopez Jaso, Marcelo Escrich Quartet, North Atlantic Jazz Connection, Miguel Salvador Quartet, La Prima Janis, Db Trio, Lakuntza Brothers Sexteto eta Ornetillos. Gaujazza ekitaldian ere euskal musikariak egongo dira, hala nola Just Friends Quintet eta Josetxo Goia Aribe, Arantxa Diezekin batera.

DJek ere gaua girotuko dute

Oreka TX, Hyperpotamus eta Gonzalo Tejada ere jaialdian izango dira nazioarteko taldeekin batera. Gainera, Nauticool agertokian, DJ Arkak, DJ Makalak, DJ Punkok eta DJ Juan Bazzek girotuko dute gaua, eta, Kutxa Kultur sailean, Inra, Giranice, Peachy Joke, Ras Miguel eta Supersweet ikusgai izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.