Txakolindegitik ardandegira

2004ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Aurtengo ekitaldi ibiltariak Gipuzkoako bederatzi herri bisitatzeaz gain Biasterira (Araba) ere egingo du bidaia. Urtero egiten diren musika irtenaldiak Getariara eta Biasterira izango dira aurten, In vinoÉ musika zikloan. Ardoa maiz izan omen da kantu eta dantza tradizional ugariren inspirazio iturri. Bi herri hauetan ere hauetariko asko sustraitu ziren.

Getariara egingo den txangoan, Ameztoi txakolindegira joko du Hamabostaldiak. Bertan Ereintza dantza taldeko dantzari eta txistulariek, Landarbaso Abesbatzak eta Xabier Euzkitze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek Txakolinak on egin! lana aurkeztuko dute. Ideia Jose Ignacio Ansorenarena izan da eta koordinazioa, berriz, Jon Maiaren esku egongo da.Biasterira ere egingo du bisita jaialdiak, Arabara doan lehen aldiada. Egun osoan emanaldi ugari izango da bertan, hasiera Santiago Calatravak diseinaturiko Ysios ardandegian izango da. Ondoren herriko kaleetan barnaBiasteriko Banda, Abesbatza, gaita jotzaileak, Ozenki Otxotea, Ereintza Dantza Taldea eta beste hainbat talde eta bakarlarik ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.