Buruz burukora arte ez zen erraz antzematen zein bi bertsolari pasatuko zirenburuz burukora. Ez zen inor luzitzen, ezta bere onena ematen ari ere; hala ere, guztiek utzi zuten euren nortasunaren printzetatik berorik. Okerrik gabe eta aparteko mailarik gabe, baina maila oneko orekak eroan zituen Aitor Sarriegi eta Beñat Gaztelumendi buruz burukora. Orekari azkenera eustea falta izan zitzaion tentsio gabe saioaz gozatzen ari zen Alaia Martini aurrera egin ahal izateko. Gora egin ohi du saioakburuz burukora iristean, eta igandean ere gora egin zuen. Giroak ez ezik, mailak ere gora egin ohi du, eta txapelketako Gaztelumendi eta Sarriegi onenak aritu ziren kantuan Illunbe zezen plazako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean.
Gaztelumendik estu hartu zuen hasieratik Sarriegi, eta hamarreko txikiko ariketan gain ere hartu zion gaztetan Ameriketara joanak ziren, eta erretiratu ondoren, Euskal Herrira itzuli ziren erretiratuen ahotik. Gustura zen Sarriegi itzulerarekin; ez, ordea, Gaztelumendi. «Artzai izan asmotan / joan ginen haraino/ ta hemen ez gera bi / ardi galdu baino», bota zion bere azkenean Gaztelumendik.
Gain hartzea ez zuen luzerako izan, izan ere, Illunbeko txahal zezenduari neurria hartu baitzion puntukako ariketan Sarriegik. Ziriak ziriari dei jardun ziren, baina Gaztelumendik estu hartuta ere bikain erantzun zion Sarriegik. Herenegungo finalean izandako ariketen berrikuntzen artean ondoen funtzionatu zuena izan zen. Entzuleak gehien piztu zituen ariketa izan zen.
Kartzelatik bueltan, Sarriegik borobildu zuen musua hitza egokien bederatziko txikian: «Hautatzea bana/ balitz gaurko lana/ atzo gauean amak / eman zidana».
Ikus-entzunezko gaiaren berrikuntzak berritik edukiko luke Gaztelumendik egin bezala irudiak irakurriko eta erabiliko balira bertsorako. Sarriegik abiapuntutzat hartu zuen gaia, ikus-entzunezkoan indarra berriak zuela ikusita. Bi moduak ziren zilegi, Gaztelumendirena aberatsago izan zen arren; hala ere, gaia mezu zuzenagoz landu zuen Sarriegik, eta, gai politikoa izanda, plaza gehiago berotu zuen. Emaitzak aurkeztutakoan eta azken agurretan lehertu zen festa.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Finala
Txapelketa gorenera iristen den unea
Azken txapelketetan beti egin izan du gora finalak buruz burukoan, baita igandean ere; orduan hasi ziren Sarriegi eta Gaztelumendi onena ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu