Duela bi aste pasa hasi zen bertsolarien Txapelketa Nagusia, eta lehen fasea bukatzear da. Larunbat honetan amaituko da, hain zuzen, Laudion (17:30, kiroldegia), txapelketako seigarren final-laurdenarekin, eta han ariko dira Arkaiz Oiarzabal Xamoa eta Jon Martin bertsolari oiartzuarrak, Fredi Paia, Iñigo Izagirre, Onintza Enbeita eta Miren Amurizarekin batera.
Elkarrekin ari dira entrenatzen Xamoa eta Martin, Auzolan bertso-eskolan, Errenterian, eta haiekin izan da BERRIA.INFO.
Naturaltasunez hartzen dute norgehiagoka. Gainera, bien ustez, elkar ondo ezagutzeak abantailak besterik ez ditu.
Orain arteko final-laurdenak nahiko irregularrak izan direla diote. Hala ere, txapelketa ankerra dela azpimarratu nahi izan dute.
Abenduaren 3an izango da finala, BECen, eta ez dute uste eurak finalista izango direnik.
bertsolaritza
Txapelketa prestatzen
Larunbatean izango da Txapelketa Nagusiko azkeneko final-laurdena, Laudion, eta han ariko dira Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Jon Martin. Bien prestaketa lanetan izan da BERRIA.INFO.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu