Txillida Leku ireki egin dute, mintegi bat egiteko
ARTEA. Iragan urteko abenduaren 31z geroztik itxita dago Hernaniko Txillida Leku museoa, baina egun batzuez ireki egin dute, artistaren inguruko mintegi bat egiteko bada ere. Nazioarteko 120 aditu ari dira parte hartzen Eduardo Txillidaren pentsabidea eta obra aztertzeko jardunaldietan. Besteak beste, Ana Maria Rabe eta Ricardo Pinilla Burgos Filosofian doktoreek emango dituzte hitzaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu