Kultura

Txillida-Leku museoa ez dute berriro irekiko

Txillidaren lanak bertan izango dira, eta ikerketarako erabiliko dituzte.

2011ko martxoaren 18a
18:51
Entzun

Eduardo Txillidaren familiak jakinarazi duenez, Txillida-Leku ez dute berriro irekiko, eta museoa itxita geratuko da betiko. Hainbat erakunde publikorekin negoziazioetan aritu da Txillida sendia, baina ez dute akordiorik egin.

Jabetza pribatua izaten segiko du Txillida-Lekuk, eta familiak abenduan jada iragarri zuen modu horretan ezin zutela jarraitu, bideraezina zelako. Eskulturgilearen obrak, hala ere, bertan geratuko dira, eta ikerketarako erabiliko dituzte.

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua "harrituta" geratu da senideen erabakiarekin. Harridura horren poderioz, hitz gogorrak izan ditu Txillidaren familiarekin. Hartu duten erabakia museoa irekita nahi zuten erakundeekiko "desleiala" dela iritzi dio Urgellek.

Museoaren itxierak bertan lanean ari ziren hogei langileak kaleratzea eragingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.