kultura

Txillida Lekuren itxiera eragozteko aukerarik ez da, Jaurlaritzaren arabera

Hernaniko Museoak ateak itxiko ditu hilaren azkeneko egunean, eta Blanca Urgell Kultura sailburuak "lehenbailehen irekitzeko lan" egiteko eskatu du.

2010eko abenduaren 27a
16:03
Entzun
Krisi ekonomikoaren ondorioz ateak itxiko ditu Txillida Leku Hernaniko museoak hilaren 31n, eta hori eragozteko aukerarik ez duela ikusten azaldu du gaur Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. "Guk ez dugu itxieran erantzukizunak", adierazi du Donostian, euskal gazte orkestraren egitarauaren aurkezpenean.

"Orain egin daitekeena museoa lehenbailehen irekitzeko lan egitea da", gaineratu du, eta horretarako Txillida sendiari "neurri multzo bat, konponbide zehatzak eta aukerak" aurkeztu dizkio Jaurlaritzak.

Familiak egin du orain arte museoaren kudeaketa, baina ezin izan die aurre egin gastuei. Erakunde publikoekin hizketan ari da, irtenbideren bat aurkitu nahian. Parteek "elkarrekiko errespetua" izan behar dute, Urgellen ustez, eta azpimarratu du Jaurlaritzak "borondate osoa" duela.

Aralarrek Jaurlaritzari eskatu dio Txillida Lekuren bideragarritasuna ziurtatzeko, "baina diru publikoaren laguntzarekin babesturiko ondasunaren jabegoan parte hartzearen truke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.