TXILLIDA-LEKU

Txillidatarrekin negoziazioa amaitutzat eman dute instituzioek

Eskultorearen sendiak eskatzen zuen beto eskubidea izan da akordiorako oztopo nagusia, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Diputazioaren arabera.

Jon Eskisabel.
2011ko martxoaren 25a
19:03
Entzun

Eduardo Txillidaren sendiak Txillida-Lekuren behin betiko itxiera iragarri eta astebetera, gertatutakoaren bertsioa eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak. Txillidatarren "alde bakarreko" erabakia "ustekabe handia" izan dela berretsi dute eta amaitutzat eman dute eskultorearen senideekin izandako negoziazioa. Halaber, 80 milioi euroren truke bi instituzioek museoa eskuratzeko familiari egindako eskaintza baztertutzat eman dute. Txillida-Leku itxita dago urtarrilaren 1az geroztik, arazo ekonomikoak direla medio.

Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Maria Jesus Aranburu Aldundiko Kultura diputatuak gaur goizean Donostian egindako agerraldian azaldu dutenez, museoa saldu ondoren familiak egitarau artistikoaren gaineko beto eskubidea izatea eskatzen zuen baina instituzioek ez zuten onartu, ez baitzen Txillidatarren dohaintza, salmenta baizik. Zuzendaritza berriaren gaineko zaintza eskubidea ere eskatzen zuen artista donostiar zenaren sendiak.

Etorkizunean bi aldeen arteko negoziazioari berriz heltzea ez dute baztertu Urgellek eta Aranburuk, baina horretarako "denbora" beharko dela adierazi dute. Txillidatarren jokaerarekiko dezepzioa azaldu dute, "errespetuan, diskrezioan eta konfiantzan oinarritutako negoziazio eremua" ezartzea adostu baitzuten bi aldeek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.