Aurreko urteetan bezala, aurten ere hainbat euskal idazleen narrazioak argitaratuko ditu BERRIA egunkariak datozen bi hilabeteetan, larunbat eta igandeetako edizioetan.
Karlos Linazasoro idazle gipuzkoarrak egin du serie honetako lehen narrazioa. Urteak daramatza Linazosorok literaturgintzan. Genero ugari landu ditu tarte honetan, eta baita sariak irabazi ere. Besteak beste, Donostia Hiria 1998an, eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria 2001ean.
Linazasororen testuaz gain, beste hainbat idazle ezagunenak ere izango dira irakurgai gaur hasi eta irailera bitarteko asteburuetan. Besteak beste, Amaia Iturbide, Juan Luis Zabala, Harkaitz Cano, Julen Gabiria eta Arantxa Urretabizkaia.
Ilustrazioak Martin Altzueta Martintxo marrazkilariak egingo ditu.