San Telmo museoan eskaintza bateratua egiteko hitzarmena sinatu zuten atzo Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Euskararen iraganari eta orainari buruzko erakusketa bat izango da bi erakundeen arteko elkarlanaren lehen emaitza. Datorren urterako aurreikusita dago erakusketa hori, eta euskarari buruz orain arte egindakoarekin «zerikusirik ez» du izango, Denis Itxaso Kultura zinegotziaren arabera.
Museoaren eraberritze eta hedatze lanak amaitu ostean, apirilean zabalduko dute berriz San Telmo. Euskal ondarearen erakusleihoaz gain, «ezagutzarako atari bat» ere izatea nahi Jaurlaritzak, «gure gizartea nondik datorren eta nora iritsi nahi duen gogoeta egitera eramango gaituena», Blanca Urgell Kultura sailburuaren hitzetan. Euskal Herrikoa bezain gizarte «plurala eta konplexua» duten beste herrialde batzuetako museoak hartu dituzte San Telmoren erreferentzia gisa; Quebec, Lyon, Eskozia eta Bartzelonakoak, besteak beste.
Udala eta Jaurlaritza elkarlanean ariko dira San Telmo museoan
Eraikin berria udaberrian zabalduko dute, eta euskarari buruzko erakusketa bat hartuko du 2012an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu