Iruñeko Udalak Gora Iruñea plataformari sanferminetan herri ekintzak egiteko Takonerako gunea uzteko bi mozioak baztertu ditu. Izan ere, hasiera batean NaBaik mozio bat aurkeztu behar zuen, PSNk eta ANVk babestea espero zen hori. Modu horretara gehiengoa lortuko zuten eta eskaera aurrera aterako zen. Baina, azkenean, PSNk bere aldetik beste mozio bat aurkeztu du. Horretan Gora Iruñea elkarteari Takonera uztearen aldeko agertu da betiere talde horrek "terrorismoa gaitzesten badu". PSNk egindako ñabardura hori "UPNren engainuan" erori delako egin duela uste dute NaBaik eta ANVk.
PSNren mozioa ez du inork babestu. NaBairen mozioak 10 aldeko boto (NaBai eta ANV) eta aurkako 13 (UPN) jaso ditu. PSNren lau ordezkariak abstenitu egin dira.
Endika Lakuei Gora Iruñeako ordezkariak helburu politikorik gabeko taldea direla nabarmendu du.
kultuRA
Udalak Gora Iruñea plataformari ez dio Takonerako gunea utziko sanferminetan
NaBaik eta PSNk, bakoitzak bere aldetik, bi mozio aurkeztu dituzte horiek ez dituzte aurrera ateratzeko adina boto eskuratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu