kultura

Udan irekiko dute Balentziaga jostunaren museoa, Getarian

Eraikineko lehenengo harria jarri eta hamar urte geroago irekiko dute. Sei hilean behin, erakusketa guztia aldatuko dute.

2010eko abenduaren 30a
17:50
Entzun
Getarian (Gipuzkoa) eraiki duten Kristobal Balentziagaren museoak dagoeneko badauka inaugurazio eguna ezarrita. Datorren udan irekiko dute. Duela hamar urte hasi ziren eraikitzen, sei milioi euroko aurrekontuarekin, baina lanak asko atzeratu ziren ustelkeria kasuengatik lanak gelditu zituztelako, arkitektoa aldatu zelako eta Mariano Kamio Getariako alkate ohia museoan izandako irregulartasunengatik inputatu zutelako, eta kostua 20 milioi eurora igo zen.

Balentziagaren lanak erakusteko, 80 bitrina jarri dituzte museoan, eta sei hilean behin erakusketa goitik behera aldatuko dute. Izan ere, epe hori da arropak kanpoan izateko denbora aproposa; bestela, alferrik galtzen dira. Guztira 1.000 pieza inguru dauzkate, eta biltegian gordeta edukiko dituzte, behar bezala kontserbatzeko. Denborarekin kopurua handitu egingo dela espero da, jendeak egingo dituen ekarpenekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.