Kultura

Unescoren bisita Ekainera eta Santimamiñera

Bi haitzuloek Gizateriaren Ondare izendapena jasotzeko aukera daukate. Unescok datorren urtean hartuko du erabakia.

2007ko irailaren 3a
17:25
Entzun
Ekain eta Santimamiñe kobazuloek Gizateriaren Ondare izendapena jasotzeko aukera daukate eta, hala, Unesco erakundearen arduradunak bi haitzuloak bisitatzen dabiltza erabakia hartzeko.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura sailburuaren ustez, "urguilua eta ohorea" litzateke biek izendapena jasotzea. Jaurlaritzak, horretarako, "ahal duen laguntza gehien" emango dio Unescori. Honek datorren urtean hartuko du erabakia.

Zestoan (Gipuzkoa) dago Ekain eta Kortezubin (Bizkaia) Santimamiñe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.