Enrique Urbizu zinemagilearen (Bilbo, 1962) No habrá paz para los malvados filmak sei sari lortu ditu Goya sarietan. Film onenarena, zuzendari onenarena, jatorrizko gidoi onenarena, gizonezko aktore onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena jaso ditu. Urbizuren filma hamalau saritarako zen hautagai.
Alberto Iglesiasek musika onenaren saria eskuratu du, Pedro Almodovarren La piel que habito filmeko musikagatik. Pedro Rivero bilbotarrak animaziozko film labur onenari saria irabazi du, Birdboy lanarekin. Clara Bilbaok, berriz, jantzi-diseinu onenaren saria jaso du.
In memoriam atalean Aitzol Aramaio zinemagilea omendu dute.
Almodovarren La piel que habito eta Mateo Gilen Blackthorn filmek launa sari lortu dituzte, eta hiru sari Benito Zambranoren La voz dormida lanak.