Urdaibaiko Guggenheim «errentagarria» da Bizkaiko Foru aldundiarentzat

Eragileak eta bisitariak proiektuaren aldekoago agertu dira herritarrak baino, Diputazioak egin azterlanaren arabera

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim Urdaibai proiektuaren garapena, bideragarritasuna, eragina eta iritzia ezagutzeko egindako azterlanaren arabera, «eragileak eta bisitariak proiektuaren aldekoago azaldu dira herritarrak baino, bai Bizkaian, bai Busturialdea-Urdaibaiko eskualdean». Azterlanak zehazten duenez, «iritzi horrek proiektuaren alde egiten du, eskualdeari ekar diezaiokeen gizarte eta ekonomia eraginak baloratzeko eskatzen denean».

Foru Aldundiak atera dituen ondorioetan nabarmentzen dute proiektua «inbertsio errentagarria» dela, eta «ikono berri» bihur daitekeela nazioarteari begira. «Eskualdea ekonomia eta gizarte arloan suspertzen lagun dezakeen elementua da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.