Gaur egin du Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu berriak bere arloko jendaurreko lehen agerraldia: Donostian izan da, San Telmo Museoko eraberritzeko lanak ikusten. Duela bi aste hartu zuen kargua; independente gisa sartu da PSE-EEren gobernuan. Aurreko asteazkenean Valentzian (Herrialde Katalanak) izan zen, Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finala ikusten.
Lanok 2010 bukaeran edo 2011 hasieran amaitzea espero dutela jakinarazi du Odon Elorza Donostiako alkateak. Hamasei milioi euroko aurrekontua daukate, aurreikusi baino bi milioi handiagoa.
Elorzaz gain, Ramon Etxezarreta Donostiako Kultura ordezkari izandakoa eta Susana Soto San Telmoko zuzendaria izan ditu bisitako lagun Urgellek. Honek azpimamarratu du Jaurlaritza berriari orain proiektua ezagutzea dagokiola. "Gero hitz egingo genuke diruaz", adierazi du, Jaurlaritzak laguntza handiagoa bideratuko al duen galdetu diotenean. Exekutiboak orain arte 3,5 milioi eman ditu San Telmoko eraberritze lanetarako.
Alkateari ongi iruditu zaio Kultura sailburua bisitan zatea, "bultzada delako egitasmoarentzat".
KulTURA
Urgellen jendaurreko lehen kultur agerraldia
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu berria Donostian izan da gaur, San Telmo Museoko eraberritzeko lanak ikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu