Ezusteko handirik eragin gabe, kritikoen gustukoenetako bat baitzen, Mike Leighen Vera Drake filmak irabazi du Veneziako Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Lehoia. 50 urteko emakume baten gorabeherak kontatzen ditu Leighen filmak. Emakume jatorra da, emazte eta ama maitea, baina bere mundua hautsi egingo da jende txiroari abortuak egiten lagundu izana leporatuta atxilotzen dutenean.
Gizarte gaiak eta pertsonen arteko harremanak jorratu ohi ditu bere lanetan Leighek. Naked (1993) eta Sectres & Lies (1996) dira orain arteko bere lanik ezagunenak.Film onenaren saria ez da Vera Drake-k Veneziako Mostraren aurtengo ekitaldian bereganatu duen bakarra; film horretan egindako lanari esker emakumezko aktore onenaren Volpi saria ere eskuratu du Imelda Stautonek, filmeko aktore nagusiak.Gizonezko aktore onenarentzako Volpi saria, berriz, Javier Bardem espainiar aktoreak eskuratu du, Alejandro Amenabarren Mar adentro filmean egin duen lanarengatik.Zuzendari onenaren saria Kim ki-du hegokorear zinemagileak jaso du, Binjip filmarekin. Zuzendariak film bati lotura emateko duen erraztasuna eta filmaren originaltasuna azpimarratu ditu Mostrako epaimahaiak.Alejandro Amenabarren Mar adentro filmak, berriz, Veneziako Mostrako epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu du. Amenabarrek berak jaso du, Spike Leeren eskutik, bigarren sari gisa ematen den Zilarrezko Lehoia. Filmak harrera beroa izan zuen nazioarteko prentsan, eta hasieratik sari nagusia lortzeko faboritoa izan zen.
ZINEMA
Urrezko Lehoia, Mike Leighen 'Vera Drake'-rentzat
Zuzendari onenaren saria Kim ki-duk jaso du, eta Epaimahaiaren sari berezia Alejandro Amenabarren 'Mar adentro'-k
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu