Urriaren 29an izango da Idi Bihotzen azken kontzertua
MUSIKA. Bilboko Kafe Antzokia aukeratu du Idi Bihotz taldeak azken kontzertua emateko. Urriaren 29an izango da, eta horrela bukatutzat emango dute 90eko hamarkada erdialdean hasitako ibilbidea. Euskal heavyaren bigarren loraldiaren partaide esanguratsuenetariko bat izan dira bilbotarrak, eta sei disko grabatu dituzte. Sarrerak 12 eta 15 eurotan dira salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu