Kultura

Urte amaieran hasi nahi ditu Jaurlaritzak artxibo nazionala moldatzeko lanak

2007ko urtarrilaren 17a
17:42
Entzun
Miren Azkararte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuak Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren (EAHN) egoitzaren handitze eta birgaitze lanen berri emandu. Bilbon du egoitza artxiboak. Iragarri duenez, agiritegia hartuko duen eraikinak hainbat moldaketa izango ditu: barruko egitura egokitzeaz gain, altueran beste bi solairu erantsiko dizkiote, eta egungo sotoa ere bi solairutan banatuko dute. Hortaz, Jaurlaritzak martxan jarri du lanok diseinatzeko eta garatzeko lehiaketa publikoa; gaur bertan argitaratu diraegitasmorako lehiaketaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Azkarateren hitzetan, euren asmoa lanak 2007ko amaieran hastea da, eta aurreikuspenen arabera, 2009. urtean publikora zabalduko dute artxiboa.

EAHNren sorkuntza Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 2004-2007 Kultura Azpiegitura planaren barruan dago, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak koordinatutako Ekonomia eta Gizarte Inbertsioetarako Plan Berezian txertatuta. Artxiboa gauzatzeko proiekturako 24 milioi euro bideratu zituen Eusko Jaurlaritzak. Horietako hamar milioi euro eraikinaren handitzen eta birgaitze lanetan inbertituko dituztela aurreikusi zuen Azkaratek. Eusko Jaurlaritzaz gain, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere hartu dute parte proiektuan.



Egitasmo honekin, Eusko Jaurlaritzak gizarteak, eta bereziki historiagileek, aspaldi egindako eskaerari erantzun dio: Euskadiko Liburutegi eta Agiritegi Historiko Nazionalen sorkuntza. Jaurlaritza beharra onartu eta aurreko legealdian hasi zen proiektua aztertzen. Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, egoitza Bilbon kokatzea erabaki zuen. Joan den urtean, Maria Diaz de Haro kaleko hirugarren zenbakian dagoen Besga eraikina EAHNren egoitza izateko hautatu zuen, antzina industria eta enpresa gaietarako Jaurlaritzak zuen eraikina hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.