'Urte berri on, amona!' saritu dute Korsikan
ZINEMA. Telmo Esnalen Urte berri on, amona! filmak bi sari eskuratu ditu Korsikan egiten den zinema espainiar eta latinoamerikarreko jaialdiaren aurtengo ekitaldian: publikoarena eta ikasleen epaimahaiarena. Donostiako Zinemaldiaren iazko ekitaldian estreinatu zen Telmo Esnalen filma, Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean. Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola, Joxean Bengoetxea eta Pedro Otaegi dira aktore nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu