Oso saio txukuna burututa, Uxue Alberdi nagusitu zen atzo Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean jokaturiko Gipuzkoako Txapelketako final-zortzirenean. Ariketa gehientsuenetan nabarmendu zen Elgoibarko bertsolaria, eta 503 puntu eskuratu zituen orotara. Orain artean jokaturiko final-zortziren guztiak kontutan hartuz gero, Nerea Elustondo legazpiarra dauka aurretik, hark 516 puntu eskuratu baitzituen.
Alberdiren atzetik, Andoni Otamendi (484,5 puntu), Ainhoa Agirreazaldegi (478), Iñaki apalategi (475), Amaia Iturriotz (440) eta Oihana Iguaran (412) sailkatu ziren. 500 lagunek jarraitu zuten saioa bertatik.
Gaur, Irungo Amaia antzokian (17:30ean) jokatuko dute azkenengo final-zortzirena. Iñaki Zelaia, Alaia Martin, Haritz Casabal, Urko Egaña, Manex Mujika eta Asier Sasieta ariko dira. Behin biharko emaitzen berri izan ostean jakingo da final-laurdenetara igaroko diren 24 bertsolarien izenak.
Uxue Alberdi gailendu da Lasarte-Orian, azken-aurreko final-zortzirenean
Andoni Otamendi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñaki Apalategi izan ditu atzetik, hurrenez hurren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu