Donostiako jaialdi eta ekitaldi kultural garrantzitsuenek bat egingo dute aurten Viktoria Eugenia antzokiaren lehen mendeurreneko ospakizunekin, eta, horretaz gain, hainbat ekitaldi beren-beregi antolatuko dira ospakizun horretarako. Uztailaren 20an beteko dira ehun urte antzokia inauguratu zenetik. Eduardo Marquinaren En Flandes se ha puesto el sol obra eman zuen egun hartan Maria Guerrero eta Fernando Diaz de Mendozaren konpainiak. Egun hori oroituz, «zerbait berezia» antolatuko du udalak mendeurrena ospatzeko, Nerea Txapartegi Kultura zinegotziak azaldu duenez.
Donostiako Jazzaldiak iragarri du «Jazzaren Gaua programatuz» egingo duela bat mendeurrenarekin. «Ateak parez pare zabalduko ditu antzokiak, sarrera librea izango da, eta kontzertuak egongo dira antzokiko txoko guztietan, baita ezustekoenetan ere».Zinemaldiak, Musika Hamabostaldiak, Olatu Talkak, dFeriak, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteak eta beste hainbat jaialdik ere urteurrena gogoratuko dute.
Erakundeei, elkarteei eta sortzaileei parte hartzeko deia egin die Txapartegik, galdera bat planteatuz: «Zer opari egingo diozu Viktoria Eugeniari?».
Viktoria Eugenia antzokiaren mendeurrena ospatuko du Donostiak
«Zerbait berezia» egingo dute uztailaren 20aren inguruan, eta hainbat ekitaldi jaialdi nagusietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu