Asko idatzi izan da Etxahuni buruz. Ikerlari askok, Nikolas Ormaetxea Orixe-k, Jokin Zaitegik eta Pierre Lhandek, esaterako, François Vilon, Tom Verlain eta Joxe Mari Iparragirrerekin konparatu izan dute.
Haren bizitza eleberri bihurtu zuen Jon Etxaidek Joanak joan-en (1955). Urte batzuk geroago, 1969an, Etxahunen bertsoak gipuzkeraz liburua idatzi zuen. 1962an Piarres Lartzabalek Etchahun antzezlana ondu zuen, eta Adelbert Von Chamissok poema bat ere eskaini zion, alemanez: Des basken Etchahon's Klage. Azterketa beteena, ordea, Jean Haritxelarrek egindako doktoretza tesia izan zen. Bi liburutan argiratu zuen: Le Poete souletin Pierre Topet-Etchahun (1969) eta L'oeuvre poetique de Pierre Topet-Etchaun (1969-1970).
Vilon, Verlain eta Iparragirrerekin konparatu izan dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu