Vital Kutxaren Euskal Zinema Astea hasiko da
ZINEMA. Bihar hasiko da Gasteizen Vital Kutxaren Euskal Zinema Astea, eta 2011ko euskal film eta film labur arrakastatsuenak sarituko ditu. Besteak beste, Galder Gaztelu-Urrutiaren La casa del lago, Telmo Esnalen Urte berri on, amona, Alberto Gorritiberearen Arriya eta Alex de la Iglesiaren La chispa de la vida ikusi ahalko dira. Horrez gain, Asisko Urmenetaren eta Juanjo Elordiren Gartxot filma eta Eterio Ortegaren Al final del tunel dokumentala ere eskainiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu