Willis Drummondek disko berria kaleratu du

Gaur argitaratu du 'Istanteak' hirugarren lana, eta Heletan eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua

Jon Eskisabel.
Donostia
2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Bidehuts musika kolektiboak gaur jarri du kalean Willis Drummonden disko berria, Istanteak. Taldearen estudioko hirugarren lana da, eta guztira laugarrena, iaz argitaratutako zuzenekoa kontuan hartuta. Laukoteak Heletako (Lapurdi) Itsasoa gaztetxean eskainiko du gaur gauean diskoaren lehen aurkezpen kontzertua, eta hurrengo asteetan Gasteizen (11n), Behorlegin (12an), Mutrikun (19an), Donostian (26an) eta Miarritzen (apirilaren 1ean) izango da.

Jurgi Ekiza (ahotsa eta gitarra), Felix Rudiger (bateria), Rafa Rodrigo (gitarra) eta Xan Bidegainek (baxua) osatzen dute Willis Drummond, 2003. urteaz geroztik. Anthology kaleratu zuten 2007an, baina bigarren lanak eman dio taldeari oihartzun handiena orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.